Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Arrantza eta Akuilkultura
 
ARRANTZA ETA AKUIKULTURA

Arau-hausteak eta isunak

6/1998 Legea, martxoaren 13koa, Itsas Arrantzari buruzkoa (EHAA, 62. zk. 1998ko apirilaren 1ekoa)

55.1. artikulua.- Itsasoko kirol-arrantzari dagokionez, honakoak izango dira arau-hauste arinak:   

- Arrantzan lizentziarik gabe aritzea.

- Debekatutako hondo eta aldeetan arrantzatzea, arau-hauste larria ez denean.

- Ezarritako ordutegia eta gutxieneko distantziak ez errespetatzea.

- Urpeko arrantzan baliza-buiarik ez erabiltzea.

- Debekatutako apeu edo argiak erabiltzea.

- Baimendutakoak baino kopuru handiagoak edo debekatutako espezieak harrapatu, eduki edo garraiatzea.

- Harrapatutako espezieak saltzea edo beraiekin transakzioak egitea.

Kirol-lehiaketak egitea administrazioaren baimenik izan gabe.

150,25 € arteko isuna da zigorra 

55.2. artikulua.- Itsasoko kirol-arrantzari dagokionez, honakoak izango diraarau-hauste larriak :

- Erreserba biologikoetan, biotopoetan, babes bereziko aldeetan edo uharri-leku artifizialetan aritzea kirol-arrantzan, horretarako baimenik izan gabe.

- Baimenduta ez dauden arrantzarako tresna, aparailu, lanabes eta ekipoak ontzian izatea edo erabiltzea.

- Patroiak uko egitea gelditzeari, maniobratzeari edota arrantza-ikuskatzaileak ontzira sartzeko modua erraztera zuzendutako beste ekintza batzuk egiteari.

- Patroiak uko egitea ontzia portura eramateari, arauz kontra arrantzatzeagatik zaintzako agintari edo agenteek hala agintzen diotenean.

- Urpeko arrantzan jardutea bainurako aldeetan, beren-beregi debekatutako aldeetan edota ur-kirol edo kirol-lehiaketak egiten diren bitartean.

- Urte batean arau-hauste arin bat baino gahiago egitea.

150,26€tik  601,01 €raarteko isuna da zigorra

Kirol-arrantzan egindako arau-hauste larriengatik, dagokion isuna jartzeaz gain, arrantzarako tresna, aparailu edo lanabesak bahitu eta eskuratutako produktu edo ondasunak dekomisatu ahal zaizkio arau-hausleari.

Gora

55.3. artikulua.- Itsasoko kirol-arrantzari dagokionez, honakoak izango diraarau-hauste oso larriak:

- Arrantzan tresna elektrikoak erabiltzea.

- Lehergaiak edo gai toxiko, pozoitsu, geldiarazgarriak, lo-eragingarriak edo korrosiboak erabili edo edukitzea.

- Urte batean arau-hauste larri bat baino gehiago egitea.

   

601,01€tik 6010,12€ra arteko isuna da zigorra

 

Kirol-arrantzan egindako arau-hauste oso larriengatik, dagokion isuna jartzeaz gain, martxoaren 13ko 6/1998 Legearen 56. artikuluko 1 c), d) eta g) idatz-zatietan zehaztutako zigor bat edo batzuk jarriko zaizkio arau-hausleari; honako hauek hain zuzen ere: arrantzarako tresna, aparailu edo lanabesak bahitzea, produktu edo ondasunak dekomisatzea, eta baimena aldi baterako edo betiko kentzea.

 

Zer gertatzen da harrapatutako espezieak saltzen edo haien transakzioak egiten direnean?

Kasu horietan, harrapatutakoak duen balioaren bikoitza gehituko zaio zigorrari. Horri dagokionez, baimendutako harrapaketa-muga gainditzen denean, salmenta edo transakziotzat joko da baimen bakoitzarekin 480,8 €tik (80.000 pta) gora egiten duten espezieak harrapatzea.

 

 Arau-haustea berriro eginez gero zer?

Itsas Arrantzari buruzko 6/1998 Legearen 56.4 artikuluarekin bat etorriz:

  • Arau-hauste arina egin denetik urtebete baino lehen beste arau-hauste arin bat eginez gero, arau-hauste larri bati dagokion zigorra ezarriko da.

  • Arau-hauste larria egin denetik bi urte baino lehen beste arau-hauste larri bat eginez gero, arau-hauste oso larri bati dagokion zigorra ezarriko da.

  • Arau-hauste oso larria egin denetik lau urte baino lehen beste arau-hauste oso larri bat eginez gero, aurreikusita dagoen zigorrik handiena ezarriko da eta, gainera, egindako legez kanpoko ekintzen larritasunaren arabera, dagozkion neurri osagarriak ere aplikatuko dira.

Gora

Azken eguneratzea: 2006/03/24