Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Arrantza eta Akuilkultura
 
ARRANTZA ETA AKUIKULTURA

 

Baimendutako espezieak, gutxieneko neurriak eta gehieneko kopurua

 

Baimendutako espezieak

Kanpoko uretan, Agindua 1999ko otsailaren 26koa   espezie hauek arrantzatzeadebekatzen du:Koralak,Kusku Biko Moluskuak edo Gasteropodoak,Oskoldunak, eta Europako Erkidegoko edo Estatuko arautegiak nahiz Estatuak sinaturiko nazioarteko hitzarmenek harrapatzea debekatzen duten beste edozein espezie.

Barneko uretan, itsaski-espezie horietako batzuk harrapa daitezke, beti ere, gehieneko harrapaketa-kopuruak,gebenaldiak eta gutxieneko neurriak errespetatuz, eta Itsasoko Kirol Arrantzaren arautegia onartzeko den urriaren 3ko 198/2000 Dekretuaren II. Eranskinak ezarritakoaren arabera.

Hona hemen Bizkaiko Golkoan gehien ikusten diren espezieak eta horiek arrantzatzeko garaiak:

Karraspio atlantikoak, Dontzeilak, Txistuak, Panekak, etab. - urte osoan

Lupia - apiriletik abendura

Txipiroia- maiatzetik abendura (nolanahi ere, urte osoan harrapa daiteke)

Tunidoak- uztailaren hasieratik urrira (data horiek aldakorrak dira)

Berdela - apiriletik maiatzera (nolanahi ere, urte osoan harrapadaiteke)

Txitxarroa - ia urte osoan, baina udazkenean batez ere

Gutxieneko neurriak

Gutxieneko neurriei dagokienez, barruko nahiz kanpoko uretan errespetatu egin beharko dira honako arauek ezarritakoa: Itsas erakundeek arrain gazteak babesteko hartutako neurri teknikoen bidez arrantza-baliabideei eusteari buruzko 1998ko martxoaren 30eko 850/98 Erregelamenduaren XII. eranskina eta arrantzako espezie jakin batzuen gutxieneko neurriak ezartzen  dituen apirilaren 7ko 560/1995 Errege Dekretua.

Horrela, Itsasoko kirol-arrantzaren arautegia onartzeko den urriaren 3ko198/2000 Dekretuaren 13. artikuluaren arabera (EHAA, 196. zk., 2000ko urriaren 11koa), itsasoko kirol-arrantzan nahitaez errespetatu behar dira Bizkaiako Golkoko ipar-mendabaldeko kalerako ezarri diren gutxieneko neurriak  (pdf 17,4 Kb), eta neurri horietatik beherako arrain guztiak itsasora itzuli behar dira.

 

Gehieneko harrapaketa kupoak

- 5 kg litzentzia eta eguneko edo, pisu hori gaindituz gero, pieza bat litzentzia eta eguneko. Harrapaketak pisu hori gainditzea eragiten badu, gehiegizko pisu hori onartu egindo da.

- Ontzi batean litzentzia daukaten 5 tripulazio-kide edo gehiago badaude, ontzi osoarentzako kupoa 25 kg-koa izango da. Ontzi batean dagoen litzentzia-kopurua ezin izango da inoiz itsasontziko despatxuko tripulazio-kideen kopurua baino handiago izan.

- Urpean egiten den itsasoko kirol-arrantzaren kasuan, 5 kg-koa da gehieneko muga.

- Pelagiko handiak badira, harrapaketa kupoak aldatzen dira:

Hegaluzea (thunnus alalunga), Atun moja (thunnus obesus) eta  Legatza (merlucius merlucius- 5 pieza baimen eta eguneko. Gehienez 20 pieza, 4 tripulazio-kidek edo gehiagok baimena dutenean.

Ezpata-arraina (xiphias gladius), Marlinak (makaira spp.), Akulak  (tetrapturus spp.) eta Belarraina (istiophorus albicans- Pieza 1 baimen eta eguneko, eta gehienez 4 pieza itsasontzi eta eguneko

Hegalaburra  (thunnus thynnus)  debekatuta .

Espezie hauek bestelako babes-neurriak aplikatzen zaizkie. Hori dela eta, espezie horiek harrapatu nahi izanez gero, baldintza hauek bete behar dira:

- Itsas Arrantzako Idazkaritza Nagusiak ontziarentzat espresuki emandako baimena eduki behar.

-Lehorreratutakoaren aitorpena aurkeztu behar da. Itsasoko kirol-arrantzaren arautegia onartzeko den urriaren 3ko 198/2000 Dekretuaren 19. artikuluak ezartzen du kirol-ontzien kapitain edo patroiek edo, kasuan kasu, baimenen titularrek, hain kasa edo  aintzatetsitako kirol-elkarten bidez, lehorreratutakoaren aitorpena aurkeztu edo igorri behar dutela Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzura, baldin eta babes-neurri berezien menpeko espezierik harrapatzen badute, eta, horretarako, eredu ofiziala erabili behar dutela (aipatutako dekretuaren II. eranskina). Lehorreratzea egiten denetik gehienez ere 7 egun natural dituzte aitorpea Itsas Arrantzako Idazkaritza Nagusira bidaltzeko.

Azken eguneratzea: 2009/07/30