|
Baimendutako arrantza-tresnak
Kirol-arrantzaleentzat baimendutako arrantza-sistema bakarra amu-aparailua da. Aparailutzat jotzen dira ontziari lotutako amu-lerroak eta eskuarekin edo kanaberarekin eusten direnak.Aparailuen artean sartzen dira koraina eta arrain edo beita artifizialak.
- Gehienez ere 6 amu edo bi korain erabil daitezke lizentzia bakoitzeko.
Hortaz, ur-azaleko kirol-arrantzarako lizentzia duten arrantzaleek ezin dituzte arrantza profesionalean erabiltzen diren tresnak edo aparailuak erabili, hala nola: sareak, tretzak, otarreak eta gainontzeko tresna finko edo trebesekoak.
Halaber, debekatuta daude trakzio mekanikodun edo elektrikodun tresna guztiak — txirrika hidraulikoak edo elektrikoak, esate baterako— eta ezin da argia erabili arrainak artifizialki erakartzeko.
Beraz, debekatuta daude honako hauek denak:
- Trakzio mekanikodun edo elektrikodun tresnak — txirrika hidraulikoak edo elektrikoak, esate baterako—.
- Argia edo apeuak.
- Propultsio-indarra lortzeko danbada-nahasturak edo nahastura lehergarriak erabiltzen dituzten aparailuak.
- Lehergaiak edo gai toxiko, geldiarazgarriak, lo-eragingarriak edo korrosiboak.
- Sareak, tretzak, otarreak eta gainontzeko tresna finko edo trebesekoak.
|