Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Arrantza eta Akuilkultura
 
ARRANTZA ETA AKUIKULTURA
Laneko Arriskuak Prebenitzeko Arrantza Sektorerako Plan Integrala 2008-2011


Logo Itsaspreben

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailarekin (OSALAN) elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun eta Osasunaren Plan Estrategikoarekin eta Arrantzarako Plan Estrategikoarekin (2007-2013) bat eginik, sektorekako zenbait prebentzio-programa egin dituzte bere eskumeneko alorretan, erakundeen baliabide eta laguntzarekin lehendik dagoen prebentzio-jarduera sendotzearren.

Testuinguru honetan Eusko Jaurlaritza Laneko Arriskuak Prebenitzeko Arrantza Sektorerako Plan Integralean  onartu da, honako gako hauekin:

  • Prebentzio-kulturaren sustapena eta garapena, laneko arriskuen prebentzioa sektorean modu eraginkorrean ezartzeko eta arriskuak ezabatzeko.
  • Zerbitzu-egitura eta kudeaketa-euskarri bat sortzea.
  • Tresna, erreferentzia eta baliabideak sortzea eta garatzea, sektoreko prebentzio-jarduerari laguntzeko.
  • Egitura-hobekuntza eta garapen teknologikoa, segurtasun- eta osasun-alderdiak txertatuz.
  • Prebentzio-kudeaketako ereduen diseinua, garapena eta aplikazioa arrantza-ontzietan.
  • Laneko segurtasun- eta osasun-alderdien hobekuntza eta integrazioa langileen trebakuntzan, garrantzi berezia emanez prestakuntza arautuari eta osagarriari.
  • Laneko arriskuei dagozkien osasun-adierazleak aplikatzea, neurketa egokia egiteko.

Informazio gehiagorako: www.itsaspreben.com

Harremanetan norekin: itsaspreben@nasdap.net NAES eta OSALAN

Azken eguneratzea: 2009/11/05