|
Eusko Jaurlaritzak itsas produktuak sustatuko ditu Conxemar 2007-n
CONXEMAR 2007 arrain azoka Vigon egingo da urriaren 2tik 4ra, eta han izango da Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila 10 euskal enpresek aurkeztuko dituzten produktuak bultzatzeko. Bertan izango diren sektoreak: arrain freskoa eta izoztua, prestatutako janaria eta arrain kontserbak. CONXEMAR 2007 Nekazaritza eta Arrantza Sailak euskal elikagai industriaren produktuak nazioko eta nazioarteko merkatuetan sustatzeko egiten dituen ekimenen barruan kokatzen da.
Gonzalo Sáenz de Samaniego Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak inauguratuko du Euskadiko pabilioia ( E24 standa). Gainera, hurbiltzen den orori dastatzera emango dizkio sukaldari profesionalek prestatuko dituzten euskal gastronomiako plater tipikoak.
Arrantzaren eta arrantzako produktu eraldatuen Plan Estrategikoaren aplikazioak nabarmen suspertu du sektorea. Izan ere, inbertsio handiak egiten ari dira eraldaketa industria hobetzeko eta berritzeko. Gure kostaldeak eskaintzen dizkigun baliabide naturalei esker, espezien ugaritasuna eta kalitatea ezaugarri dutenak, arrantza industriak leku garrantzitsua izatea lortu du euskal ekonomian eta bere produktuak munduko merkatu nagusietan saltzen ditu. Euskal erauzketa flota ezaguna da arrantza egiteko baliabide tradizionalak erabiltzeagatik, itsasoko ekosistema errespetatzeagatik eta espezieak iraunarazten laguntzeagatik.
CONXEMAR 2007-n AURKEZTUKO DIREN ENPRESAK ETA PRODUKTUAK
|