229/2003 Dekretua, irailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapen eta mendi-nekazaritzako elkarte eta federazioei nahiz nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzei buruzkoa ("Elkarteak" programa).
Agindua, 2007ko maiatzaren 21ekoa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, irailaren 30eko 229/2003 Dekretuan ezarritako esparruan Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapeneko elkarte eta federazioentzako, eta, nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzako elkarte profesional eta enpresarialentzako 2007ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia ("Elkarteak" Programa) jendaurrean jarri duena.
Ebazpena, 2007ko urtarrilaren 31koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2006ko maiatzaren 23ko Aginduaren babesean 2006ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematekoa. Agindu horren bidez, irailaren 30eko 229/2003 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan araututako diru-laguntzetarako deialdia egin zen. Dekretuak, aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapen eta mendi-nekazaritzako elkarte eta federazioei nahiz nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzak arautu zituen ("Elkarteak" programa).