|
Arrantzarako laguntzak. FEP
2007-2013 epealdirako, arrantzaren arloa berregituratzeko laguntzen eta egiturazko laguntzen eremuan Europako Batasunaren ardatza Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamendua da, Arrantzaren Europako Funtsari buruzkoa (AEP), Europako Erkidegoko arrantza-politikaren garapen jasangarria helburu nagusia duena. Izan ere, helburu hori erregelamenduan aipatutako lehentasunetan oinarritutako multifinantzaketa komunitarioaren bitartez lortu daiteke.
Agindua, 2008ko apirilaren 24koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena; horren bidez Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduan zehazten diren diru-laguntza batzuetarako deialdia egiten da.
1. Arrantza-ontziak behin betiko gelditzeko laguntzak
2. Arrantza-jarduerak aldi batez gelditzearazteko laguntzak
3. Arrantza-ontzietako inbertsioak egiteko eta hautakortasunarako laguntzak
4. Artisau-itsasbazterreko arrantza
5. Arrantza-sektorea berrantolatzeko neurri sozioekonomikoak
6. Akuikulturarako laguntzak
7. Ekintza kolektiboak egiteko diru-laguntzak
8. Merkatu berriak eta sustatze-kanpainak garatzea
9. Proiektu pilotuak egiteko laguntzak
Laguntza hauen eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2008ko maitzaren 13tik irailaren 15era.
Onuradunak
Laguntza motaren arabera, diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantziatzen edo egiten dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantzako elkarte profesionalak, arrantza sektorearen ekoizleen elkarteak, bai eta arrantzaleen kofradiak ere.
Betekizunak
Agindu honetan jasotzen den laguntza-modalitate bakoitzean ezartzen diren baldintza eta beharkizun bereziez zein espezifikoez gain, eskatzaileek ondoko baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:
-
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak edo/eta gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruaren barruan egin behar dira.
-
Pertsona fisikoen kasuan, laguntza eskatu baino bi urte lehenago eten barik administrazio-egoitza EAEn izatea.
-
Pertsona juridikoen kasuan, euren egoitza soziala EAEren esparru-eremuan egotea.
-
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak ezin dira hasita egon laguntza-eskaera egiten denean. Izan ere, baldintza hori betetzen den egiaztatzeko, aldez aurretik ikuskapen-akta egingo du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko dagokion zerbitzuak.
-
Laguntzaren eskatzaileak betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar ditu.
-
Hala eskatzen duten inbertsioetan, administrazioaren dagokion baimena aurkeztu behar da.
Araudia:
1198/2006 Erregelamendua (EE) , 2006ko uztailaren 27koa, Arrantzarako Europako Funtsari buruzkoa. (DOUE L120/1, 2007ko maiatzaren 10koa)
498/2007 Erregelamendua (EE), 2007ko martxoaren 26koa, Arrantzarako Europako Funtsari buruzko 1198/2006 Erregelamenduaren xedapenak ezartzen duena.
2007-2013 FEP Arrantza Sektorerako Programa Operatiboa, 2007 abendukoa (pdf 992 Kb)
Agindua, 2008ko apirilaren 24koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena; horren bidez Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduan zehazten diren diru-laguntza batzuetarako deialdia egiten da.
|