Innotek programaren 2008ko deialdia, Garapen teknologikorako eta berrikuntzarako proiektuak egiten laguntzekoa
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Merkataritza eta Turismoa
Teknologia Zuzendaritza
Enpresen lehiakortasuna hobetzea, produktuak eta prozesuak hobetzeko I+G+Bko jarduerak barne hartzen dituzten Proiektuak sustatuta, baita I+G+Bko jarduera horien eraginkortasuna areagotzeko Ekintza Lagungarriak sustatuta ere.
- Enpresak (Enpresa handiak eta ETEak).
- Fundazioak eta Enpresa Elkarteak.
- Enpresarteko Elkarteak.
15.500.000,00 euro.
221/2002 DEKRETUA, urriaren 1ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea arautzeko oinarri-arauak gaurkotzen dituena.
123/2005 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, ekonomia sustatzeko laguntzak ezarri zituen Dekretua bosgarren aldiz aldatzen duena.
AGINDUA, 2005eko ekainaren 27koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; horren bitartez, Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako proiektuak egiteko laguntza-programa arautzen da. INNOTEK programa.
EBAZPENA, 2007ko abenduaren 19koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena; honen bidez, jendaurrean argitaratzen da 2008ko ekitaldirako deialdia, 2005eko ekainaren 27ko Aginduan ezarritakoari jarraituz laguntzak ematekoa, agindu horrek garatzen baitu garapen teknologikorako eta berrikuntzarako proiektuak egiteko laguntza-programa emateko Innotek Programa.
Eusko Jaurlaritza
Teknologia Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010.Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 018208
E-posta: l-segurola@ej-gv.es
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, SA (SPRI).
Alameda de Urkijo 36, 4 (Bizkaia Plaza eraikina)
8011 Bilbao
Tel.: 94 4037043
E-posta: mgarcia@spri.es
Interneten www.euskadi.net/industria helbidean INNOTEK Programari buruz eskuragarri dagoen informazioaz gain, eskatzaileek eskabidea bete eta eskatzen diren agiriak aurkeztu ahal izango dituzte horretarako finkatutako prozedura telematikoaren bidez https://www.spri.es/idi/idi/ webean.
Eskaria betetzeaz gain honako agiri hauek aurkeztu behar dira gutxienez:
a) Eskaera-orria, enpresaren informazio orokor eta guzti.
b) Enpresaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.
c) Ikerketa Proiektuaren deskribapen-memoria.
d) Eskaera-egilearen ordezkaritza-ahalordearen kopia.
e) Honako datu hauek egiazkoak direla aitortzen duen zinpeko aitorpena; aitorpen horri indarreko zigor-erregimena ezarriko zaio, bai administrazio-arlokoa, baita penala ere:
- Ogasunarekiko betebeharrak eguneratuak dituela.
- ETEen kasuan, arau komunitarioetan ezarritako ETEen ezaugarrien definizioarekin bat datorrela.
- Administrazio Publikoekin loturarik edo mendekotasunik ez dutela, eta ez direla Administrazio Instituzionaleko kide.
- Debekuko edo gaitasungabetzeko prozesuren batean ez daudela sartuta.
- Beste instituzio publikoetan edo pribatuetan, proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzak.
2007/12/27 - 2008/06/02
Eusko Jaurlaritza
Teknologia Zuzendaritza
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismoko Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismoko Bizkaiako Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbao
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismolp Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, SA (SPRI)
Alameda de Urkijo 36, 4 (Bizkaia Plaza eraikina)
8011 Bilbao
Teknologia zuzendariak emango du emateko ebazpena.
Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da: ebazpena jakinarazten den bezain laster %70, eta gainerako %30a, urteko programa amaitu ondoren, eta hurrengo urteko lehenengo hiruhilekoan, diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla egiaztatzeko eta jarduera horien helburuen betetze-maila ziurtatzeko dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Teknologia Zuzendaritza
Argitaratzen denetik hasita, 6 hilabete.
2007KO ONURADUNAK
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago.
Lankidetzako proiektua baldin bada:
Erakunde interesatuek eskaera bakarra aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko.
Horretaz gain, interes teknologikoarengatik, garapenean protagonismo handiagoa izateagatik, edo bestelako arrazoiren batengatik, proiektua garatzeko eta kudeatzeko ardura hartu beharko du parte-hartzaile batek, baita Administrazioarekin hitz egiteko eta harremanak izateko ardura ere, proiektuak behar bezalako martxa izan dezan; ardura horiek bere gain hartzen dituena proiektuaren burua izango da.
Zinpeko aitorpena aurkeztu behar dute bai buruak, baita gainerako enpresek ere, eta bai batak, bai besteek, ahalordetze-eskrituraren kopia aurkeztu beharko dute.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
07/01/2008