Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Arrantza eta Akuilkultura
 

WAI-A

Arrantza-ontzietako inbertsioak egiteko eta hautakortasunarako laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura


Egitura atal kudeatzailea

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza


Xedea

Laguntza horien xedea ekipoak finantzatzea eta 5 urte edo gehiagoko ontziak berritzea da, bereziki, jarraian adieraziko diren baldintzei eta abenduaren 20ko 2371/2002 (EE) Erreglamenduaren III. kapituluan zedatutakoari jarraiki. Aipatutako inbertsioak ondoko hauek hobetzeko erabili ahal izango dira: ontziko segurtasuna, lan-baldintzak eta produktuen higiegea eta kalitatea; betiere, ontzien arrantza-gaitasuna areagotzen ez bada. Era berean, ezin izango da laguntzarik eman arrantza-ontziak eraikitzeko, ez eta horien sotoen gaitasuna handitzeko ere.


Nori Zuzendua

Agindu honetan deitutako laguntzen onuradunak izango dira, laguntza motaren arabera, diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantziatzen edo egiten dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantzako elkarte profesionalak, arrantza sektorearen ekoizleen elkarteak, bai eta arrantzaleen kofradiak ere.

Gehienez ere hiru eskabide onartuko dira 2007-2013 aldi osoan, behar bezala egiaztutako ezinbestekoetan izan ezik.

Honako berariazko baldintza hauek bete beharko dira:

a) Ontziak elkartzuten artean gutxienez 5 metroko luzera eta egoitza portua Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar ditu.
b) Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan matrikulatuta egon behar du itsasontziak.
c) Ontziek 5 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago eduki beharko dute.Salbuespen gisa itsasontziak 30 urte baino gehiago badu, egin behar diren lanak banan-banan aztertuko dira, eta, hala behar denean, diru-laguntzaren ehunekoa emango zaio, baina gehienez diruz lagundu daitekeen kostuaren %30.
d) Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berria egiteko, ez eta behin betiko geldiarazteko asmoz ere.
e) Lanak ez dira diru-laguntza emateko eskabidea egin aurretik hasi behar.
f) Ontzia berritzeko proiektuak dagokion baimena izan beharko du.


Diru kopurua

a) 5 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako ontzien kasuan, diruz lagun daitezkeen kostuen % 40ra irits daiteke laguntza. Izozte‑atunketarien kasuan, % 30 artekoa izango da laguntza. Motor‑aldaketetan, diruz lagun daitezkeen kostuen % 20ra irits daiteke laguntza.

b) Salbuespen gisa, ontziak 30 urte baino gehiago baditu, diruz lagun daitezkeen gastuen % 30era irits daiteke laguntza.

Laguntzaren intentsitateak Arrantzarako Europako Funtsari buruzko 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 zk.ko (EE) Erregelamenduaren II. eranskinean xedatutakoa errespetatu beharko du. Inbertsioak proiektu bakoitzeko onartutako gutxieneko kostu hauetara iritsi behar du sektore guztietan:

a) 3.000 euro, 50 GT arteko ontzien kasuan.
b) 6.000 euro, 50 eta 100 GT arteko ontzien kasuan.
c) 12.000 euro, 100 eta 150 GT arteko ontzien kasuan.
d) 24.000 euro, 150 GT baino gehiagoko ontzien kasuan.


Araudia

1198/2006 Erregelamendua (CE) , 2006ko uztailaren 27koa, Arrantzarako Europako Funtsari buruzkoa.

Batzordearen 498/2007 (EE) Erregelamendua , 2007ko martxoaren 26koa, Kontseiluaren Arrantzaren Europako Funtsari buruzko (AEP) 1198/2006 (EE) aplikatzeko arauak ezartekoa.

Arrantza-sektorerako Programa Eragilea AEF 2007/2013, 2007ko abenduarena.

Agindua, 2008ko apirilaren 24koa , Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura silburuarena; horren dibez Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduan zehazten diren diru-laguntza batzuetarako deialdia egiten da.


Harremanak norekin

Arantza Pereda Goenaga
Telefonoa: 94 403 14 62
Faxa: 94 403 14 61
Posta elektronikoa: 
a-pereda@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

“Formularioak” ataleko eskabide-orri normalizatuetan aurkeztuko dira, bertan aipatzen den dokumentazioarekin batera.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/05/13 - 2008/09/15


Eskabideak aurkezteko lekua

ARRANTZA ETA AKUIKULTURA ZUZENDARITZA
Donostia kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz

ARRANTZA EGITUREN ZERBITZUA
Gran Vía kalea, 81 - 6. - 6. saila.
48011 - Bilbao

ARRANTZAREN ANTOLAMENDURAKO ZERBITZUA
Easo kalea, 10
20006 - Donostia-San Sebastián


Tramiteen deskripzioa

1.- Araututako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie Agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik bete den unearen arabera eta lehiaketaren teknikara jo gabe. Nolanahi ere, kontuan izango dira hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak, laguntza-motaren arabera.

2.- Arrantza eta Akuikultura zuzendariari dagokio eskatutako laguntzen ebazpena egitea. Horretarako, kontuan izan beharko du Arrantza Egituren Zerbitzuak egindako, baina izaera loteslea ez duen, ebazpen-proposamena.

3.- Ebazpen horren bidez, hala badagokio, laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsen kontura emango da.


Egitura Atal Ebazlea

Arrantza eta Akuikultura zuzendaria


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabidea aurkezten den egunetik hasita




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa


Formularioak

Eskabide-orria 

Hirugarrenaren Alta agiria


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

12/05/2008