Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Arrantza sektorea
 

WAI-A

Itsasmendikoi Pasaian eta Ondarroako Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Nª Sª de la Antigua ikastetxean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko bekak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura


Egitura atal kudeatzailea

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza


Xedea

Beketarako deialdia egitea, 2007-2008 ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko ondoko ikastetxeetan: Itsasmendikoi Pasaian eta Ondarroako 'Nª Sª de La Antigua' Ikastetxean.


Nori Zuzendua

Deialdiak hartzen dituen ikastetxeetan 2007-2008 ikasturterako matrikulatu diren ikasleak.


Diru kopurua

Beken zenbatekoa 150,25 euro izango da gutxienez, eta 2404,05 euro gehienez.

Deitutako bekak finantzatzeko, 153.550 euro izango dira.


Araudia

Agindua, 2006ko urriaren 17koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, Itsasmendikoi Pasaian eta Lanbide Heziketako Ondarroako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia egitekoa.


Harremanak norekin

Ibon Arbaiza
Telefonoa: 945 01 63 07
Fax: 945 01 99 89
Posta elektronikoa: i-arbaiza@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Beka eskatzeko inprimakiari ondoko hauek batuko zaizkio:
a) Pertsona eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia.
b) Eskatzaileak auzotartasun administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoan duela egiaztatzen duen ziurtagiria.
c) Familiako kide guztien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren fotokopia. Familiako kideren batek aitorpen hori egiten ez badu, halakorik egin behar ez duelako, Foru Ogasunaren ziurtagiria aurkeztu behar da, aitorpenetik salbuetsita dagoela frogatzeko; jasotako bestelako kopuruak, alegia, lanaren ondoriozkoak, langabezi sorospena, pentsioa edo antzekoak nominen edo ordainagirien bidez frogatu behar dira.
d) Bizikidetasunaren ziurtagiria.
e) Hirugarren interesatuaren altari dagokion inprimakia.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2007/11/13 - 2007/12/12


Eskabideak aurkezteko lekua

Beka eskatu duenak ikasten diharduen ikastetxeko idazkaritzan aurkeztu behar dira.


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen.


Egitura Atal Ebazlea

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria


Ebazteko epea

Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

2007-2008 ikasturtean beken deialdiaren ebazpena



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak Beka eskatzeko inprimakia
Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

12/11/2007