Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Arrantza sektorea
 

WAI-A

Arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuen eraldakuntza eta merkaturatzea hobetzeko eta garatzeko diru-laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura


Egitura atal kudeatzailea

Elikagai Industrien Zuzendaritza


Xedea

Arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuen eraldakuntza eta merkaturatzea hobetzeko eta garatzeko diru-laguntzak.


Nori Zuzendua

Arrantza eta akuikulturako produktuak lantzen, kontserbatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak, bai eta, lehorreratzen edo hartzen den unetik amaierako produkturaino, manipulazio-katean, tratamenduan, produkzioan eta banaketan lanak egiten dituzten enpresak ere.


Diru kopurua

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren aginduaren bidez zehaztuko da.


Araudia

1198/2006 Erregelamendua (CE) , 2006ko uztailaren 27koa, Arrantzarako Europako Funtsari buruzkoa.


Harremanak norekin

Santiago Txintxurreta Uriarte
Telefonoa: 945- 01 97 08
Faxa: 945 - 01 97 02
Posta elektronikoa:
s-txintxurreta@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

“Formularioak” ataleko eskabide-orri normalizatuetan aurkeztuko dira, bertan aipatzen den dokumentazioarekin batera.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren aginduaren bidez zehaztuko da.


Eskabideak aurkezteko lekua

ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO ZUZENDARITZA
Donostia-San Sebastián kalea 1
01010 - Vitoria-Gasteiz

 

ARRANTZA EGITUREN ZERBITZUA
Don Diego López de Haro Kale Nagusia 81, 6.a, 6. dept.
48011 - Bilbao

 

ARRANTZAREN ANTOLAMENDURAKO ZERBITZUA
Easo kalea 10
20006 - Donostia-San Sebastián


Tramiteen deskripzioa

Eskabideak epe barruan aurkeztu ondoren, eta izandako akatsak zuzenduta, Balioespen Batzordea eratuko da, proiektuak honako irizpideen eta haztapenaren arabera ebaluatzeko:

 

a) Kalitate handiagoko produktuak lortzea: % 20.

b) Inbertsioa arrantzaren mendetasun handia duen herri batean, bai eta horren eragin-eremuan ere kokatzea, azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuaren arabera: % 10.

c) Eraldatze- eta merkaturatze-enpresak hirigunetik ateratzea: % 20.

d) EAEn dauden lonjetatik eta EAEko portuetan lehorreratutako espezieez hornitzen diren enpresek egindako inbertsioak: % 25.

e) Inbertsioaren estrategiako eta/edo merkataritzako garrantzia: % 25.


Egitura Atal Ebazlea

Elikagaien Industriako zuzendaria


Ebazteko epea

6 hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak Eskabide-orria 

 

Hirugarrenaren Datuen Alta agiria


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

04/04/2008