Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco

Departamento de Agricultura, Pesca y Alimentación

euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Sector pesquero
 

WAI-A

Baimendutako espezieak, haien gutxieneko neurriak eta gehieneko harrapaketa-kopurua

Harrapa daitezkeen espezieak

KANPOKO UREI dagokienez, Itsasoko Kirol-arrantza arautzeko arauak ezartzen dituen 1999ko otsailaren 26ko Agindua aplikatzen da (1999ko martxoaren 3ko 53 zenbakidun BOEn argitaratu zen). Agindu horrek espezie hauek arrantzatzea  debekatzen du:

  • Koralak
  • Kusku biko moluskuak edo gasteropodoak
  • Oskoldunak
  • Europako Erkidegoko edo Espainiako arautegiak nahiz Espainiak sinaturiko nazioarteko hitzarmenek harrapatzea debekatzen duten beste edozein espezie.

BARNEKO URETAN, aldiz, itsaski-espezie horietako BATZUK harrapa daitezke, beti ere, gehieneko harrapaketa-kopuruak, gebenaldiak eta gutxieneko neurriak errespetatuz, eta Itsasoko Kirol Arrantzaren arautegia onartzeko den urriaren 3ko 198/2000 Dekretuaren II. ERANSKINAK ezarritakoaren arabera.

Hona hemen Bizkaiko Golkoan gehien ikusten diren espezieak eta horiek arrantzatzeko garaiak:

  Espeziea

  Garaia

  Karraspio atlantikoak, dontzeilak, txistuak, panekak, etab.

  Urte osoan

  Lupia

  Apiriletik abendura

  Txipiroia

  Maiatzetik abendura (nolanahi ere, urte osoan harrapa daiteke)

  Tunidoak

  Uztailaren hasieratik urrira (data horiek aldakorrak dira)

  Berdela

  Apiriletik maiatzera (nolanahi ere, urte osoan harrapadaiteke aleren bat edo beste)

  Txitxarroa

  Ia urte osoan, baina udazkenean batez ere


Gutxieneko neurriak

Gutxieneko neurriei dagokienez, barruko nahiz kanpoko uretan errespetatu egin beharko dira honako arauek ezarritakoa: Itsas erakundeek arrain gazteak babesteko hartutako neurri teknikoen bidez arrantza-baliabideei eusteari buruzko 1998ko martxoaren 30eko 850/98 Erregalamenduaren XII. eranskina (L 125 zenbakidun aldizkari ofiziala, 1998/04/27koa) eta arrantzako espezie jakin batzuen gutxieneko neurriak ezartzen  dituen apirilaren 7ko 560/1995 Errege Dekretua (BOE 84. zk., 1995eko apirilaren 8koa).

Horrela, Itsasoko kirol-arrantzaren arautegia onartzeko den urriaren 3ko 198/2000 Dekretuaren 13. artikuluaren arabera (EHAA, 196. zk., 2000ko urriaren 11koa), itsasoko kirol-arrantzan nahitaez errespetatu behar dira Bizkaiako Golkoko ipar-mendabaldeko kalerako ezarri diren gutxieneko neurriak  (pdf 17,4 Kb), eta neurri horietatik beherako arrain guztiak itsasora itzuli behar dira.


Gehieneko harrapaketa kupoak

Hona hemen kirol-arrantzaleek errespetatu beharreko gehieneko harrapaketa-kupoak:

  • 5 kg litzentzia eta eguneko edo, pisu hori gaindituz gero, pieza bat litzentzia eta eguneko. Harrapaketak pisu hori gainditzea eragiten badu, gehiegizko pisu hori onartu egindo da.
  • Ontzi bateanlitzentzia daukaten 5 tripulazio-kide edo gehiago badaude, ontzi osoarentzako kupoa 25 kg-koa izango da. Ontzi batean dagoen litzentzia-kopurua ezin izango da inoiz itsasontziko despatxuko tripulazio-kideen kopurua baino handiago izan.
  • Urpean egiten den itsasoko kirol-arrantzaren kasuan, 5 kg-koa da gehieneko muga.

PELAGIKO HANDIAK: Alabaina, pelagiko handien kasuan atun hegaluzea  (thunnus alalunga), el atun hegalburra (thunnus thynnus), atun moja (thunnus obesus), ezpata-arraina (xiphias gladius), makaira espezieak (makaira spp.), akulak (tetrapturus spp.), belarrain atlantikoa (istiophorus albicans) eta legatza (merlucius merlucius), harrapaketa-kopuruak beste batzuk dira, honakoak hain zuzen ere:

Hegaluzea

Atun moja

Legatza

 

5 pieza baimen eta eguneko. Gehienez 20 pieza, 4 tripulazio-kidek edo gehiagok baimena dutenean

 

 

 

Ezpata-arraina

Marlinak

Akulak

Belarraina

 

Pieza 1 baimen eta eguneko, eta gehienez 4 pieza itsasontzi eta eguneko 

 

 

 

Hegalaburra

 

Pieza 1 itsasaldiko eta bere pisua 30 kg baino gehiago izan behar du

Gainera, 2000ko uztailaren 24ko Aginduak (BOE, 180. zk., 2000ko uztailaren 28koa) aldatu zuen eta Itsasoko kirol-arrantza arautzeko arauak ezartzen dituen 1999ko otsailaren 26ko Aginduaren (BOE, 53. zk.,1999ko martxoaren 3koa) III. eranskinean jasota daude espezie horiek, eta halakoei bestelako babes-neurriak  aplikatzen zaizkie. Hori dela-eta, espezie horiek harrapatu nahi izanez gero, baldintza hauek bete behar dira:

  • Itsas Arrantzako Idazkaritza Nagusiak ontziarentzat espresuki emandako baimena  eduki behar edo
  • Lehorreratutakoaren aitorpena aurkeztu behar da. Itsasoko kirol-arrantzaren arautegia onartzeko den urriaren 3ko 198/2000 Dekretuaren 19. artikuluak ezartzen du kirol-ontzien kapitain edo patroiek edo, kasuan kasu, baimenen titularrek, hain kasa edo  aintzatetsitako kirol-elkarten bidez, lehorreratutakoaren aitorpena aurkeztu edo igorri behar dutela Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzura, baldin eta babes-neurri berezien menpeko espezierik harrapatzen badute, eta, horretarako, eredu ofiziala erabili behar dutela (aipatutako dekretuaren II. eranskina). Lehorreratzea egiten denetik gehienez ere 7 egun natural dituzte aitorpea Itsas Arrantzako Idazkaritza Nagusira bidaltzeko.

Itzuli

Azken eguneratzea: 2007/10/09