Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena

Hezkuntzako liburutegia


correo

 
 2.- Zerbitzuak
 
 3.- Helbidea
 
 4.- Ordutegia
 
 5.- Katalogoa
 
 6.- Arautegia
 
 7.- Bikoiztuak
 
 
 

 


HEZKUNTZAKO LIBURUTEGIA

 

1. INFORMAZIO OROKORRA:

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Liburutegia hezkuntza arloan espezializatuta dago. Bere helburu nagusia da Sailean lan egiten duen pertsonalari bibliografi eta dokumentazio laguntza ematea. Halaber, irekita dago hezkuntzaren alorrean interesatuta dagoen ikertzaile, irakasle, ikasle edo partikular ororentzat.

    Liburutegiaren bildumak baditu 17.000 liburu inguru eta aldizkako argitalpenez osatutako atal garrantzitsu bat, 250 izenburu ezberdinekin, gutxi gorabehera. Sarbidea askea da ordutegi barruan. Nahiz eta mailegua Administrazioko langileentzat bakarrik izan, aretoan kontsulta egitea eta erreprografia, bere kasuan, guztiz libreak dira.

2. ZERBITZUAK:

2.1 Kontsulta aretoan: Funts dokumentalen katalogoa irakurketa gelan kontsulta daiteke ordenagailu baten bidez.

2.2 Informazio bibliografikoa eta informazio-bilaketa: Erabiltzaileak eskatu eta liburutegiak ez badu, liburutegiak eskueran dituen baliabideekin bilatuko da.

2.3 Mailegua: Liburutegiak bere funtsak mailegatzeko zerbitzu bat dauka, Administrazio honetan lan egiten dutenentzat. Mailegutik at daude erreferentziazko lanak (hiztegiak, entziklopediak...), baita Bekak, Sailaren Argitalpenak eta Aldizkarien atalekoak ere.

2.4 Erreprografia Zerbitzua:  Liburutegian badago fotokopiagailua eta mikrofitxen irakurgailua bertako agiriak kopiatzeko, kontuan izanik beti indarrean dagoen legeria.

2.5 Hedapena: Sailaren Web orrian, liburutegira azken hilabetean heldu diren aldizkarien aurkibideak zein jasotako azken liburuen aipamen txiki bat jasotzen  dira. Bestetik aldizkarien fotokopiak eskatu nahi izanez gero bertan dago eskabide-orria.

 

3. HELBIDEA:

Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Liburutegia
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoak: 945 018 456 eta 945 018 287
Posta elektronikoa: huisedoc@ej-gv.es
Faxa: 945 018 198

 

4. ORDUTEGIA:

 

Goizez

Arratsaldez

Astelehenetik ostegunera

9:00– 13:00

14:30 – 16:30

Ostiralak eta udako jardunaldia *

9:00 – 14:00

 

(*) Ekaina, uztaila, abuztua eta iraila



5. KATALOGOA:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko 
LIBURUTEGI-KATALOGOra sartu



6. ARAUTEGIA:
 

    Aretoan funtsen kontsulta egin daiteke, bertan dagoen ordenagailuaren bitartez. Gehienez 6 dokumentu batera eska ditzeke erabiltzaileak irakurketa gelan kontsulta egiteko. Aretoan isiltasuna gorde behar da. Beste alde batetik, ez dago baimenduta bilerak egitea, jatea edo erretzea lekuan.

    Mailegua, lehen esan dugun moduan, Administrazio honetako langileentzat bakarrik da. Hala ere, bilduma batzuk mailegutik kanpo gelditzen dira: Aldizkariak, Bekak eta Sailaren Argitalpenak izeneko atalak kasu; baita hiztegiak, entziklopediak...ere, erreferentziazko lanak dira eta.

    Hartzaileak 5 dokumentu har ditzeke batera maileguan, gehienez ere; 6.a hartzeko, dituenetariko bat itzuli beharko luke.

    Maileguaren epea 30 egunekoa izango da. Aipatutako epea bukatu eta gero badago aukerarik mailegua berriztatzeko, inork ez badu eskatu material hori. Berriztapen epea 15 egunekoa izango da eta pertsonalki, telefonoz edo posta elektronikoz egin daiteke.

    Sasoi berezietan, hala nola oposizio edo azterketen garaietan, Liburutegiak sarritan kontsultatzen diren materialen maileguaren epea murriztu dezake.

    Mailegutik at dauden dokumentuen kopiak erabiltzaileak berak egingo ditu, Liburutegian dagoen fotokopiagailuan. Halakoetan, jabetze intelektualaren legeak kontuan izango dira.

 

 

7. BIKOIZTUAK: (Liburutegietarako)

7.1. LIBURUAK

7.1. ALDIZKARIAK

 

8. JASOTAKO AZKEN ALDIZKARIEN AURKIBIDEA

 


9. JASOTAKO AZKEN LIBURUAK

BESTE LIBURUTEGI BATZUK

 

 EUSKO JAURLARITZAKO LIBURUTEGI NAGUSIA

 HAEEko LIBURUTEGIA

 HABEko LIBURUTEGIA