Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/07/04
Udako Trafiko Operazioa
Arintasuna eta segurtasuna

Herrizaingo Sailak, hiru foru aldundiekin koordinatuta, "Uda 2008 Trafiko Operazioa" egin du opor garaian zein zubietan eta Frantzian jaieguna izateagatik mugan ibilgailu astunak pilatzen diren aldietan joan-etorri masiboen segurtasuna eta arintasuna bermatzeko.
Planak arreta berezia jarriko du errepide sare nagusian (A-8, N-1, A-15, BI-625, N-637, AP-68 eta AP-1) eta kontuan hartzen ditu aurreko urteetan sasoi honetan ibilgailuek eraman ohi dituzten bidaiari kopurua eta egin ohi dituzten joan-etorriak. Operazioan, autobideak kudeatzen dituzten enpresek (Bidegi, Interbiak eta Avasa) ere parte hartzen dute.
Azterketa horren arabera, hiru motatako joan-etorriak izaten dira udan Euskal Herrian:


- Asteburuko joan-etorri laburrekoak.
- Penintsula barruan bigarren etxebizitzetara eta kostaldera egiten diren iraupen ertainekoak.
- Urtaroko migrazioak, distantzia luzekoak, eta Europa erdialdea abiapuntu eta Afrika iparraldea eta Portugal jomuga dutenak.


Aurreikuspenen arabera, horrelako joan-etorriek udako asteburu guztietan zirkulazioa orokorrean handitzea ekarriko dute, baita irteera masiboak hegoalderantz uztaileko azken astean eta itzulerak iparralderantz abuztuko azken bi asteetan.
Herrizaingo Sailaren ustez, ekaineko azken asteburuan eta uztaileko lehenengoan oporretara joateko errepidez egingo diren bidaiak mailakatuagoak izango dira. Uztaileko bigarren eta hirugarren asteburuak, eta abuztuaren 8a, 9a, 21a, 22a eta 23a, Zirkulazio Handikoak izatea espero dute.
Operazioaren egun kritikoei dagokienez, ibilgailu pilaketa handienak hiru fasetan banatu dituzte. Batetik, irteera operazioa, uztailaren 24an, 25ean, 26an, 30ean eta 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2an; bestetik, abuztuaren 14tik 16ra arteko zubia; bukatzeko, itzulera operazioa, abuztuaren 27tik 31ra.


Trafikoa Lurraldeka


Lurralde bakoitzean ibilgailuen joan-etorri jakin batzuk aurreikusi ditu Herrizaingo Sailak:


- BIZKAIA: Asteburuko joan-etorriak handitu egingo dira orokorrean Kantabriako eta Burgoseko udalerrietarantz. Bestalde, kanpainaren hasieran eta amaieran, hegoalderantz eta iparralderantz hurrenez hurren, izango diren joan-etorri handien eragina ere nabarituko du trafikoak, A-8 / BI-625 / AP-68 ibilbidea gero eta gehiago erabiltzen baita.


- GIPUZKOA: Batetik, joan-etorri handienen irteerak eta itzulerak A-8 eta N-1 ohiko ibilbideei erasango diete, eta bestetik, Nafarroatik kostaldera egingo diren joan-etorri txikiek N-1 eta A-15 autobideari erasango diete. Bukatzeko, EAEn eta Frantzian ibilgailu astunen eta gai arriskutsuak daramatzaten ibilgailuen joan-etorriei jartzen dizkieten murrizketek kamioi pilaketa handiak eragiten dituzte muga inguruetan eta bertara iristeko errepideetan ordu tarte jakin batzuetan.


- ARABA: Irteera eta itzulera operazioen eragina bereziki nabaritzen du trafikoa penintsulako gainerako lurraldeetarantz banatzen duten N-1, AP-68, AP-1 eta N-124 errepideak bertan biltzen baitira.


Gainera, A-8, N-1, AP-1, BI-636, N-637 eta N-124 errepideetan gaur egun egiten ari diren hobetze lan ugariak ere kontuan hartu behar dira.


Trafiko Plana


Uda 2008 Operazioan, eta aurreikusitako joan-etorri horien arabera, Herrizaingo Sailak indartu egingo ditu Ertzaintzak Trafikorako dituen baliabideak, baita Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak eskaintzen duen zerbitzua ere; telebista-kamera eta sentsore sistema baten bidez eta errepideetan bertan jarritako polizia patruilen komunikazioen bidez jasotzen dute bertan errepideen egoeraren berri. Zentro horretatik informazioa emango diete erabiltzaileei errepideetan jarrita dauden argi-panelen bidez, 902 112 088 telefono-zenbakiaren bidez eta
www.euskadi.net/trafikoa webaren bidez. Halaber, Herrizaingo Sailak trafikoaren eta errepideen egoeraren berri emango du hedabideen bidez.
Herrizaingo Sailak informazio foiletoak eta kartelak banatuko ditu ordainlekuetan eta errepide-sare nagusiko zerbitzuguneetan. Frantsesez, portugesez eta arabieraz daude, eta bost ibilbide alternatiboen berri jasotzen dute, nazioarteko trafikoak gure erkidegoa modu seguruan zeharkatu dezan.
Herrizaingo Sailak komunikatu bat helaraziko dio garraio sektoreari ibilgailu astunen joan-etorrietarako murrizketak, Frantzian uztailaren 14ko jaia dela eta izan ohi diren pilaketen aurrean  aholkuak, eta mugaren bi aldeetara aparkatzeko jarri dituzten guneak gogorarazteko. Halaber, trafiko operazioan trafiko azkarrerako erreiak ez erabiltzeko araua ere gogoraraziko diete komunikatu horretan.
Foru aldundiek, bestalde, baliabideak (materialak eta pertsonalak) handituko ditu joan-etorri handi horiei aurre egiteko. Ibilbide alternatiboen (Txorierriko Igarobidea-Bilbo Mendebaldea Irteera, Bizkaian, eta A-15eko ibilbidea, Gipuzkoan, esaterako) seinaleak areagotu egingo dituzte eta, trafikoa behin-behinekoz desbideratu edo beste bide batetik bideratzekotan, seinaleztatzeko baliabideak handitu egingo dituzte.
Halaber, operazioak irauten duen egunetan eta horren eragina nabarituko duten bideetan ez da emango lanik, kirol probarik edota garraio berezirik egiteko baimenik.
Autobideak kudeatzen dituzten enpresek (Avasa, Interbiak eta Bidegi), bere aldetik, ordainleku gehiago irekiko dituzte trafiko handieneko uneetan.
Gainera, joan-etorri masiboak gehien jasaten duten udalerriek (Alonsotegi, Zaramillo, Arrigorriaga, Basauri, Irun eta Armiñon) euren laguntza eskainiko dute, zirkulazioa bideratzen laguntzeko.


Seguru bidaiatzeko aholkuak


Joan-etorrien segurtasuna hobetze aldera, Herrizaingo Sailak arduraz gidatzeko eta oinarrizko aholku hauek betetzen saiatzeko eskatu die gidariei:


1.- Aurreratu edo atzeratu zure bidaia joan-etorri gehieneko orduak saihesteko.
2.- Errepidera irten aurretik, ibilgailua egoera onean dagoela baieztatu.
3.- Zirkulazio arauak errespetatu uneoro. Abiadura eta aurreratzeak bereziki zaindu.
4.- Alkohola eta jatordu oparoak saihestu, eta behar denean, atseden hartu.
5.- Trafikoaren egoeraren berri jaso, hedabideen bidez.
6.- Istripu edo premiazko egoera baten aurrean, laguntza eskatu 112 SOS Deiak zerbitzuaren bidez.